jueves, 8 de mayo de 2014

Premio Literario Etxepare 2014  

creación de albumes infantiles en euskera

El plazo de presentación de los originales para la VIII. edición del premio Etxepare finalizará el 23 de mayo de 2014. Este premio está organizado por el ayuntamiento  y varias entidades locales de Navarra, a través de sus servicios de euskera con la colaboración de la editorial Pamiela. Podrán presentarse trabajos ilustrados dirigidos al público infantil. Las propuestas tendrán las características de álbum, es decir, se contará una historia por medio de imágenes y textos cortos con un hilo narrativo. Se entregará único premio de 5.000 euros, a modo de adelanto de derechos de autor y el trabajo premiado será publicado en euskera por la editorial Pamiela.


OINARRIAK 2014
1. Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.
2.Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.
3.Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.
4.Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).
5.Sari hau azken bi deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta arestian aipatutako baldintzak bete.
6.Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 5 ale maketatu aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da (paperean edo dena delako euskarrian) eta beste lauak horren kopiak izango dira (pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean). Kopiak 4 CD Rometan entregatuko dira eta aholkatzen da fitxategiek ez izatea 10 mega baino gehiago.
7.Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen biografikoa.
8.Lanak helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).
9. Originalak aurkezteko epea 2014ko maiatzaren 23an itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2014ko ekainaren 30a izanen da.
10.Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute. Udal eta mankomunitate antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen bilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Ez da saririk emanen epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez badago. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
11. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.
12.Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da.
13.Saria eman eta hilabeteko epean originalak itzuliko zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren lanak suntsitu egingo dira.
14. Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta hark egiten ez badu udal eta mankomunitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar. 

Antolatzaileak:

Agoizko Udala; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Esteribarko Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Estella-Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.

Laguntzailea:

Pamiela



No hay comentarios:

Publicar un comentario